1-      AZALPENA

   Eskolen arteko  senidetasun ekintzaren bitartez haurrek beste herrialdeetako errealitatea, bizimodua eta kultura ezagutzeko aukera izatea da.

Gurasoak eta irakaslegoa esperientzi eta ezagupen elkartruke honetan sartzea  bilatuko litzateke.

      Helburu nagusi bezala herrialdeen arteko lagunkidetasuna bilatzen da, harreman            honetan elkarrekikotasuna eta osagarritasuna bilatzen saiatuz.               

Adiskidetasun balorea erabiltzen da, haurren arteko berdintasun eta justizia bilatzen saiatuz.

Ikaslegoaren eta irakaslegoaren parte hartzea bilatzen da, berdinetik berdinerako elkartrukean eta bestearekiko hurbiltasuna bilazen saiatuz.Bestalde, etiopiar ikasleari ,bere testuinguru  pertsonala aintzat hartzeko aukera ematen zaio ;maiz ,europear munduarekiko duten ikuspuntu paradisiakoari indarra kentzeko.

Aurrerantzean agertu daitezken jarrera arrazistak aurrezaintzea bilatzen da eta ikaslea tolerantzia giroan hezitzea lantzen da.

Eskola elkartea lankidetasun proiektuan partaide izatea bilatzen da.Bai haurrak ,bai irakasleak eta bai gurasoak nazioarteko lankidetasuna ezagutuz, aurrerantzean borondatezko lanaren  bitartez parte hartu dezaten.

Sortutako erlazioak gai ezberdinetako  jakindura, jokaera eta ohituren elkartukea  onartzen du.

Eskolan, aukera eman behar zaien  errealitate kultural  asko daudenez ,ez dugu  ekintza interkulturalen gaia monopolizatu nahi ,baizik eta beste elkarte batzuen ekintzak indartu nahiko genituzke era berean hauek gureen partaide egiten ditugularik; azken finean sensibilizazio helburu berdinak ditugu eta. 

Abay-ek proiektu honetan helburu hauek finkatzen ditu:

-Hezkuntza eta gizarte mailetan sensibilizazio lan egitea.

-Garapen bidean dauden herrialdeen errealitatea   jakinaraztea.

-Haurren parte hartzea lortzea, ondoren hauen borondatezko lana lortuz.

-Etiopiar haurren ikasketa maila hobetzen saiatzea.

Ekintza bezala honako hauek planteatzen dira:

-Haurrek egin ditzazketen jarduerak:

Txikienak:marrazki elkartrukea.

Helduagoek: eskutitz elkartrukea  , bertako ohiturak eta bizimodua azalduz.

Aurretik erabakitako, gelan egindako lanen elkartrukea.

-Irakasleek egin ditzazketen jarduerak:

-Interkulturalitateari buruzko hitzaldietan parte hartzea.

-Etiopiar ikasleen zailtasun garrantzitsuenei  buruzko haitzaldietan parte hartzea.

-Abay-ek eskolarako aurkezten dituen ekintzetan parte hartzea( marrazki lehiaketa…) eta irakaslego eta ikaslegoaren artean ,etiopiar ikasleekiko ,agertu daitezken proposamen ezberdinak bultzatzea.

Abay-etik, gure  proposamenak eskolako egitarauaren barruan sartzen saiatuko gara; adibidez, gorputz hezkuntzako klasean Etiopiako joku etiopiar ezberdinak erakutsiz…

Guraso elkarteak egin ditzazken jarduerak:

-Interkulturalitateari buruzko jardunaldiak prestatu.

-Dirua lortzeko egin daitezken ekintza desberdinetan parte hartzea: gosari solidarioa , merkatu solidarioa…

-Eskolan ong –aren bitartez egingo diren ekintzak jakin araztea eta eskolan ,Etiopian hezkuntza mailan  aurrera eramango diren proiektuen berri ematea .

-Abayek aurrera eramango duen jarduera:

-Eskolen arteko anaitasun  egitarauaren ezarketa. Euskal Herriko  eta Etiopiako eskolen arteko erlazioa bultzatuz.

– Eskolan sensibilizazio hitzaldiak  antolatu.

-Eskolen arteko marrazki ,eskutitz elkartrukea aurrera eraman.

-Etiopian Hezkuntza  sailean  garapenerako proiektuak aurrera eramatea ( bai material aldetik ,bai eraikuntza aldetik…).

– Hemengo eskolei  Etiopian garatutako proiektuen berri ematea.

 

 

 


Nueva web y blog Abay

Nueva web y blog Abay

Nueva web y blog Abay

Nueva web y blog Abay

Nueva web y blog Abay

]

Nueva web Abay

Boletín trimestral Abay

Os mantenemos informados

Aportación Abay a MSF

Crisis en Somalia

Conocen más Etiopía

Carta de Yared

Etiopía sin fin …

...en Hondarribia

Ye Etiopia hetsan

Concurso de relato corto

Desde Walmara…

Carta de los maestros

Boletín Abay

En tiempos de crisis, nuevos apoyos

Libro editado por Abay

Benyam

Ganamos el premio Natura

Pozo para Walmara

Etíope

Rostros de Etiopía

Tienda Abay

Nuevos cuentos Yared

Une tu “cole” a Etiopía

Hermanamiento de colegios

Abay en facebook

Hazte fan y síguenos!

Boletín trimestral Abay

Meskeren, Tikimt y Jidar

Abay colabora con Fitche

Trabajo SWAA-E en Fitche

Acciones Abay. Mayo 2010

Colaboración con ONG Mediterránea

Cuento en amárico/castellano

Amiga de la Luna

Visita nuestra página Web

Visita nuestra web

Escuela de Bacho Walmara

Pizarras, libros de texto..

Cuento Abay

No importa el color de la piel, importa el alma

Dibujos premiados

Dibujos premiados


A %d blogueros les gusta esto: